2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

SAHARATIK BIXITA

Saharako bizitza, gure bizitzarekin konparatuz gero, gogorragoa da. Gai hau landu baino lehenago, ez genekien Saharan nola bizitzen ziren. Gai honetan, asko ikasi dugu eta gaiari amaiera emateko, Garazi eta Dani Arizalaren bixita eduki genuen. Dani, irratian lan egiten duen kazetaria da eta Garazi, Saharan bizi izan zen.  Hementxe duzue, beraiek azaldu zigutena.

GARAZIREN ISTORIOTXOA


Egun batean neska euskaldun bat Kanariar uhartera joan zen erizaintza ikastera. Han mutil batetaz maitemindu zen. Orduan, neskak, Saharan gelditzea erabaki zuen. Ezkondu eta urte batzuk pasa ondoren, neska haurdun gelditu zen. Umea, Madrilen jaio zen segurtasunagatik. Baina jaio bezain laster Saharara bueltatu ziren.12 urte izan arte egon zen kanpamenduetan bizitzen.



 

 BIZIMODUA


Saharako bizimodua nahiko zaila da. Ikastolara joateko arazoak dituzte. Elikadura eta nutrizio arazoak sarritan dituzte. Jostailuak ondo zaintzen dituzte, oso gutxi dituztelako. Jokurik ospetsuena futbola da. Jolasteko, imajinazio handia dute, eta oso ondo moldatzen dira dutenarekin. Atun latekin eta hezurrekin jostailuak egiten dituzte.

    BIZIMODU HOBEA MEREZI DUTE!


sahara bizimodua bilaketarekin bat datozen irudiak

ELIKADURA

Animaliak dituzte ukuiluetan eta arrautzak,esnea,haragia...ematen dute.
Haragia gustatzen zaie. Urtero, Sahararako janari bilketa egiten dugu  guk eta beraiek asko eskertzen dute gure janaria. Bilketa hauetan, kontserbak, lekaleak, arroza, pasta etab. biltzen dituzte.

sahara elikadura bilaketarekin bat datozen irudiak

Saharan tea, asko edaten da eta tea edatearen momentuari garrantzia berezia ematen diote.

Lehenengo tea, Garazik esan zuen bezala oso gogorra da eta horregatik izena du bizitza bezain gogorra. Bigarrenak, azukrearen zaporea hartzen du eta horregatik izena du maitasuna bezain  gozoa. Hirugarren teak aldiz,  zaporea galtzen du eta horregatik izena du heriotza bezain leuna.

1-Bizitza bezain gogorra.
2-Maitasuna bezain gozoa.
3-Heriotza bezain leuna.



 saharako tea bilaketarekin bat datozen irudiak
UHOLDEAK

Uholdeak Saharan eragin handia dute. Etxeak lokatzez eginda daude eta jaimak urez betetzen dira, ez dago inora igotzerik. Horren ondorioz, lanak gehiagotu egiten dira, atzerapenengatik. Uholdeak oso arriskutsuak dira Saharan.Uholdeen ura lur azpitik sortzen da, ez euriarengatik. Jendeak oso gaizki pasatzen du Saharan uholdeak dituztenean.
sahara uholdeak bilaketarekin bat datozen irudiak

Bukatzeko Saharako Mariem Hassan kantari baten kanta entzun eta agurtu egin ginen.




Beste kanta hau ere aipatu ziguten, Aziza Brahim eta EƱaut Elorrieta dira oraingo honetan abeslariak. 



Eskerrik asko Dani eta Jadiya!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina