2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

KIDETZEA ETA EUSKARAREN EGUNA

Bihar Ikastolan Euskararen eguna ospatzen dugunez, aste honetan Bazkardora joan ginen, gonbitea jasotzera. Han HH4. mailako ikasleekin elkartu ginen eta "Ukuiluko marmarra" ipuinaren jolasa egin genuen. Zein ondo pasa genuen txikiekin!!!












2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Zaindu maite duzun hori



ZAINDU MAITE DUZUN HORI (Ruper Ordorika)

Iritzi helduak, uste haundikoak,
Gure herriaz.
Goiz eta arrats berriketan
Gure herriaz.
Nik ere nahi nituzke
Halako segurtasunak eduki.
Baina, gauzak zer diren,
kontuak ez zaizkit ateratzen ongi.


Hori suertea
Nonahikoak diren hoiena!
Sasi guztien gainetikan
Dabiltza hegan.
Inork ez zidan esan
Euskaldun izatea zein nekeza den,
Hobe nuela hautatzea
Munduko hiritar izatea.

Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.


Hala esaten didate:
Zertan zabiltza maite kontuetan?
Elkarbizitza jokuan
Eta zu, berriz, bertso ttikietan.


Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.

Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Zaindu gorroto duzun hori.
Zaindu maite duzun hori

2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

ONGI ETORRI GURE BLOGERA!

Zein azkar pasatzen den denbora, iada azaroan gaude eta atzera buelta bat eginez gauza asko egin ditugula konturatu gara. Beraz, hauxe da momentu aproposa, gure bloga martxan jartzeko!!! Hemendik aurrera, guk egindako lanak eta argazkiak jarriko ditugu. Gaurkoan, lehenengo unitatea bukatu ondoren egindako irteerako argazki batzuk jarriko ditugu.

Ingeleseko "Magic potion" egiten ari ginela, Belkoainen agertu ginen. Eta zer ikusiko???  Belkoaineko gurutzera iritsitakoan,  zeru galaktikoa ikusi genuen gaztelerako aldizkaria bezalaxe.