2017(e)ko otsailaren 28(a), asteartea

Berriz ere bueltan!!!

    SARRERA

Kaixo!!!! 2017. urtean berriz ere, zuekin gure bloga ireki dugu LH 6A bezela.


Hemen,  egingo ditugun gauzei buruz eta egin ditugunen inguruan hitz egingo dugu. Proiektu asko egin ditugu:  EKI, KiVa,  Fikoba, gelako lanak eta...Proiektu bakoitzaz testu bat duzue azpian eta beraien  argazkiak.

Espero dugu zuen gustokoa izatea.
 

EKI
Lehenengo hiruhilekoan EKI proiektuarekin pasa dugu eta horri buruz hitz egingo dizuegu: Irailean hasi ginen EKI proiektuarekin eta oso ondo zegoen, etxerako lan gutxi eta Txanelarekin baino gustorago ikasi genuen. Azterketa gutxiago zeuden eta askoz lasaiago ibiltzen ginen. Txanela ikasgaian berriz, azterketetak luzeagoak dira. EKI, Txanela baino hobea iruditzen zaigu, baina 2. hiruhilekoan Txanelari ere animoz beterik helduko diogu.
       Fikoba

Abenduak 22an Irunera joan ginen, Fikoban ondo pasatzera.Hasieran trena hartu genuen eta Iruneraino joan ginen.Irunera iritsi ginenean Fikobaraino oinez joan ginen.Iritsi ginenean hamaiketakoa jan genuen.Bukatzean, Fikoban sartu ginen eta motxilak alde batean utzita, jolastera joan ginen.Gauza asko zeuden adibidez:Kilker jauna, skate park, laserrezko painballa, barruan sartzeko plastikozko bolak...13:00-tak aldera bazkaldu genuen. Ahalik eta azkarren bazkaldu eta ziztu bizian berriro jolastera joan ginen. Arratsalde osoa jolasten pasa genuen eta 15:30-ak aldera handik atera ginen trena hartzeko. Egun bikaina izan zen.





KiVa

Gu Irati, Markel, Ikerne eta Noel gara. Gabonetako oporretatik Ikastolara bueltatutakoan hasi ginen KiVa proiektuarekin eta guk zer den eta zeren kontra dagoen kontatuko dizuegu.
Hasteko, KiVa jazarpenaren aurka lana egiten duen “talde” bat da. Oraingoz gai hauek ikasi ditugu:
-Besteenganako errespetua
-Bakardadea eta laguntasuna
-Zer egin behar den bullying kasu bat ikusterakoan…

   Espero dugu gustatu izana eta gogoratu:  Bullying-a gorputzarentzat mina,
KiVa laguntasuna biba! AGUR.




GELAKO LANAK

KAIXO, guk gelako lanak azalduko ditugu:
Ebaluaketa honetan, Txanelan, gorputzeko aparatu desberdinak ikasten hasi gara. Lehenik arnas aparatuarekin nola arnasten dugun eta gas-trukaketa ikasi ditugu. Gero  zirkulazio aparatuarekin jarraitu dugu odolaren osagaiak eta bihotzaren funtzionamenduak ikasi ditugu. Orain iraitz aparatuarekin hasi gara.Hondakinei eta iraizteko moduei buruz asko ikasten ari gara. Gai bukaeran nerbio-sistema landuko dugu: Zentzumenak eta neuronak.

























                               

2016(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

5Akoak DANTZARI FINAK!!!!



Ikasturtea bukatzeko, Ikastolako festa prestatzen ari gara eta guk, Zortzi orduko ekaitza abestiarekin, borobilaren dantza egingo dugu. Espero dugu animatzea eta gu ikustera etortzea. 17:00 etan frontoian ikusiko dugu elkar!!!!!!!

2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

BERTSOLARITZAKO EMANALDIA



Gu LH 5.A gelakoak gara eta maiatzaren 24ean Basteron bertso jaialdia ospatu genuen. Jarraian, guk abestutako bertsoak dituzue:

 












 DORAEMON
Aurten bertsolaritzako lehenengo saioa egin dugu eta Doraemoneko pertsonaiez mozorrotu gara: Doraemon, Nobita eta Erraldoi. Orain guk sortutako bertsoa erakutsiko dizuegu:


Erraldoi Nobitari
beti jotzen ta mintzen
eta Suneo berriz
Nobita beti burlatzen
ta Doraemon berriz
beti dena konpontzen
beraren poltsiko hartatik
gauzak ateratzen.

Beti ibiltzen naiz abenturaren bila
bai egia da hori

pon pon pon
gora ta gora beti, Doraemon. (x2)
         


           Egileak: Eneko, Eñaut eta Igor                  Doinua: Doraemon




PERURENA
Kaixo guk Iñaki Perurena aukeratu dugu interesgarria iruditu zitzaigulako, harri jasotzailea eta Danakolen yogurta egiten duelako, informazio hori aprobetxatuz bertso  hau egin dugu. Hemen duzue bertsoa:
      
Gure pertsonaia da
                                   oso   indartsua
                                 Leitzan jaioa eta
                                      oso maitatua


                            Euskal Herri osoan
                                     oso ospetsua
                           Danakol funtzionada
                             da bere produktua




POPEYE
Guk,  Popeye imitatu genuen, bertso bat kantatuz. Eta egin genuen bertsoa horrelakoa izan zen:



Marinela naiz eta

nago oso pozik

Ta gaienera ez dut nahi

indar gehiagorik.

Oso fuerte nago ni

espinakengatik

Ta ala ere ez dut nahi

olako osabarik.


    HEIDI

Iepa!
Gu 5A gelako bertsolari apartak gara. Heidi, Klara, Pello eta aitonarekin etorri gara eta espero dugu gela guztiaren bertsoak gustatu izana. Hemen duzue gure bertso harriagarria :

    Gure pertsonaia da
    ume txakurduna
    Heidi da bere izena       
    benetan hiztuna.        BIS


    Familiako kuttuna
    da bere aitona
    Lambro, Klara ta Pello
    dira lagun onak.        BIS


Doinua: Ama begira ezazu           
   
 SHIN CHAN

    Kaixo, gu 5A gelako Markel, Aiheko, Unai eta Haritz gara. Hiru aste hauetan bertso jaialdirako bertsoak prestatzen aritu gara eta hau izan da gure emaitza. Oso ondo atera zitzaigun eta “earki” pasa genuen. Hau da gure bertsoa:






SINOSUKE NAIZ NI ETA
KASUKABEN BAI
NI BIZI NAIZ OSO ALAI
PIPERRAK GORROTO DITUT
BAINA NESKAK GUSTAGAI

SINOSUKEEEEE!

IPURDI DANTZA EGITEN
NABIL EGUN OSOAN
LAGUNEKIN JOLASTEN
ESKOLAKO PATIOAN

PAILAZOAK 
 
Gu Ainhoa (Pirritx), Paula (Marikalanbre) Irati (Porrotx) eta azkenik Miren (Marimototx) gara. Guk pertsonaia hauekin bertso bat sortu dugu.
Espero dugu gustatzea!!!


Gu gura, gu gara
                                          x2
pailazoak pailazoak
dibertigarriak ta umoretsuak

ni Porrotx naiz,  ta ni Pirritx

ni marimototx

ta azkena laugarrena marikalambre

Gure pupu eta lore

gauz ez daude emen

amonakin daudelako

potitoa jaten

Gu gara, gu gara
                                        x2
pailazoak, pailazoak



2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

HH4A . mailakoekin KIDETZEA


Ze ondo pasa genuen HH4A. mailako txikiekin kidetzea egiten!!! Hasieran, bihurri kuadrila guztia elkartu eta bikoteka, kate bat sortzen hasi ginen. Bitartean, taldetxo bat, E hizki handiari, gometxak jartzen aritu ginen. Hainbeste lan egin ondoren, katearen jolasean parte hartzera irten ginen eta izerdi patxetan bukatu genuen!!! Denen artean familia handi bat sortu genuen, jolastuz eta ondo pasaz euskararen alde!!! Laster arte HH4A koak!!!

LH5Ako ikasleak eta irakasleak.


2016(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

NO ES UN PERIÓDICO, NO ES UN DIARIO... ES... ¡NUESTRO ANECDOTARIO!

Son muchas las horas que pasamos juntos en clase. Nos vemos tantas veces que a veces confundimos el inglés con el castellano, y viceversa. No es extraño que digamos "trollface" o "LOLface" en clase de lengua castellana. Pero, qué más da, hablamos los dos idiomas a la perfección.
En clase de lengua castellana nos hemos dedicado a escribir anécdotas sobre cada uno de los cinco sentidos. Durante los últimos cinco viernes, las tardes se han convertido en pequeños talleres de literatura. Hemos escrito cosas preciosas, con buena letra y... Es verdad, a veces se nos ponía la cara de trollface cuando leíamos cosas un tanto asquerosas.
¿Las queréis leer? Pues son gratis por ser vosotros... ¡Disfrutad!

2016(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

Pintxo festa




Oporrak baino lehen, Txanelako gaiari amaiera emateko, taldeka pintxo batzuk egin genituen gelan. Lehenik eta behin, osagaiak eta pintxoak nola egin pentsatzen aritu ginen. Ondoren, pintxoak egin eta pintxo festan jan genituen, zein goxoak zeuden!!!

BLUTAK PINTXOA

OSAGAIAK
-5 udare txiki
-Nata pote bat
-2 txokolate tableta
-Txokolatezko Mikado makiltxoak
-3 motatako txokolatezko bolitak



MATERIALA
-Labana
-Zotz txikiak
-Koilara txikia

NOLA EGIN

Lehenik eta behin, udarearen goiko zatia labanarekin moztu . Ondoren, bi zatiak zotzarekin lotu nata jartzeko tokia utziz. Jarraian, bolatxoak ipini tripan botoien antzera. Gero, mikadoak zatitu eta eskuak izango balira bezala jarri. Azkenik, tartean  nata jarri eta  borobil forma eman, apaintzeko txokolatea jar dezakegu lurra izango balitz bezala.


TXANELA PINTXOA


 OSAGAIAK
-Ogi bat
-Sasoiko meloi erdia
-Iberiar urdaiazpikoa
-Koka txikiak




NOLA EGIN

Lehenik moztu ogia 5 zatitan. Jarraian, jarri koka mastaren antzera. Ondoren, urdaiazpikoa eta meloia moztu . Segidan, ogian urdaiazpikoa jarri eta gainean meloia. Bukatzeko, jarri urdaiazpikoa koka gainean bela bat izango balitz bezala.


PINTXOLATE

OSAGAIAK:

-Nozila beltza eta txuria
-Limoizko bizkotxoa
-Erregaliz bat
-Azukrezko perlak
-Gaileta integralak
-Labana


NOLA EGIN:
Lehenik eta behin, hartu bizkotxoa eta edozein zatitan banatu. Ondoren, jarri nozila beltza edo txuria gainetik. Jarraian, gaileta integralak zatitu eta gainean jarri. Segidan, erregaliza zatitu eta gaileten ondoan jarri. Azkenik, azukrezko perlak hartu eta gainean jarri.


                                                 PINASTI

OSAGAIAK:

-Ogia
-Hamburgesa begetala
-Txistorra
-Labana
-Txotxa




NOLA EGIN:
Lehenik eta behin, hartu ogi zati bat eta pintxoaren oinarri bezala erabili. Jarraian, ogiaren gainean, hamburgesa begetala jarri. Geroago,  jarri txistorra hamburgesaren gainean.
Azkenean hartu txotxa eta sartu pintxoan.

  PINTXO APARTA

 
OSAGAIAK
-Ogia
-Gazta
-Nugets
-Urdaiazpikoa




NOLA EGIN
Lehenik eta behin, moztu ogia zati txikietan. Bakoitzaren gainean,jarri gazta lontxa bat eta segidan egin berdina urdaiazpikoarekin. Azkenik zapore gehiago emateko jarri nugets bat. Oso goxoa eta erraza da.
ANIMATU!!
                     
PINTXO NATA 

 
OSAGAIAK
-Madalenaren papera
-Nata
-Madalena
-Gozoki bolak 





NOLA EGIN

Lehenengo, madalena 5 zatitan zatitu. Gero madalenaren paperean sartu. Madalena sartu ondoren, nata bota madalenaren goiko aldean. Azkenik, gozokizko bolak bota. ON EGIN!!!



GAZTA MENDIAN

OSAGAIAK:
                
-Gazta
-Ogia
-Urdaiazpikoa
-Olioa
-Olibak



Nola egin:

Lehenik ogia moztu bokadilo txiki bat eginez. Ondoren, gazta hartu eta lauki txiki batzuk moztu. Gero, gazta moztuta dagoenean  gazta ogiaren gainean jarri. Segidan, urdaiazpikoa  hartu eta kiribildu, eta ondoren, gaztaren gainean jarri. Jarraian, oliba bat makil txiki batean jarri. Azkenik, olio pixka bat bota  pintxoari.
Eta gure errezeta jarraitu baduzu pintxo ederra aterako zaizu.

On egin!


                                          MOLON FLIPANTON




OSAGAIAK:

- Ogia

- Tabasko 2 tanta
- Limoi azal birrindua
- Oliba 1
-Intxaur eta kakahuete mordoxka bat
- Zotza 1


NOLA EGIN:

Hasteko, ogiaren gainean bi tabasko tanta bota behar dira. Ondoren, jarri oliba, ogiaren erdian zotza erabiliz, oliba eusteko. Jarraian, pintxoaren gainean intxaur eta kakahueteak jarri. Gero birrindu limoi pixka bat eta bota pintxora. Azkenean…ON EGIN!!!
TXIKI GUAY


                    
OSAGAIAK:


       
 -Txokolatezko bizkotxoa
-Lakasitoak
-Siropea
-Perlitak

     

NOLA EGIN:

Lehenik bizkotxoa hartu eta zatitu.Ondoren bizkotxoari siropea bota.Azkenik bota lakasitoak eta perlitak. Banderak jarri eta gozatu.


PINTXO MODERNOA

OSAGAIAK:
-Hiru arrautza egosi
-Lata bat atun
-Bote bat mahonesa
-Olibak
-Anakardoak






NOLA EGIN:
Lehenengo, arrautza egosia erditik moztu, gorringoa atera eta gorde. Ondoren, atuna eta mahonesa plater batean jarri eta nahastu. Segituan, goilara batekin platerekoa hartu eta gorringoaren zuloa bete. Orduan, bi oliba, atuna eta mahonesaren gainean jarri eta txotxa bat ipini dena ondo eusteko. Gero, pintxo guztiak plater batean jarri eta jasotako gorringoa eskuekin zati txikietan zatituko duzu. Nahi baduzu apaintzeko aukera izango duzu eta pintxoak izugarriak aterako zaizkizu.


ANIMATU ETA PROBA ITZAZU!