2017(e)ko otsailaren 28(a), asteartea

Berriz ere bueltan!!!

    SARRERA

Kaixo!!!! 2017. urtean berriz ere, zuekin gure bloga ireki dugu LH 6A bezela.


Hemen,  egingo ditugun gauzei buruz eta egin ditugunen inguruan hitz egingo dugu. Proiektu asko egin ditugu:  EKI, KiVa,  Fikoba, gelako lanak eta...Proiektu bakoitzaz testu bat duzue azpian eta beraien  argazkiak.

Espero dugu zuen gustokoa izatea.
 

EKI
Lehenengo hiruhilekoan EKI proiektuarekin pasa dugu eta horri buruz hitz egingo dizuegu: Irailean hasi ginen EKI proiektuarekin eta oso ondo zegoen, etxerako lan gutxi eta Txanelarekin baino gustorago ikasi genuen. Azterketa gutxiago zeuden eta askoz lasaiago ibiltzen ginen. Txanela ikasgaian berriz, azterketetak luzeagoak dira. EKI, Txanela baino hobea iruditzen zaigu, baina 2. hiruhilekoan Txanelari ere animoz beterik helduko diogu.
       Fikoba

Abenduak 22an Irunera joan ginen, Fikoban ondo pasatzera.Hasieran trena hartu genuen eta Iruneraino joan ginen.Irunera iritsi ginenean Fikobaraino oinez joan ginen.Iritsi ginenean hamaiketakoa jan genuen.Bukatzean, Fikoban sartu ginen eta motxilak alde batean utzita, jolastera joan ginen.Gauza asko zeuden adibidez:Kilker jauna, skate park, laserrezko painballa, barruan sartzeko plastikozko bolak...13:00-tak aldera bazkaldu genuen. Ahalik eta azkarren bazkaldu eta ziztu bizian berriro jolastera joan ginen. Arratsalde osoa jolasten pasa genuen eta 15:30-ak aldera handik atera ginen trena hartzeko. Egun bikaina izan zen.





KiVa

Gu Irati, Markel, Ikerne eta Noel gara. Gabonetako oporretatik Ikastolara bueltatutakoan hasi ginen KiVa proiektuarekin eta guk zer den eta zeren kontra dagoen kontatuko dizuegu.
Hasteko, KiVa jazarpenaren aurka lana egiten duen “talde” bat da. Oraingoz gai hauek ikasi ditugu:
-Besteenganako errespetua
-Bakardadea eta laguntasuna
-Zer egin behar den bullying kasu bat ikusterakoan…

   Espero dugu gustatu izana eta gogoratu:  Bullying-a gorputzarentzat mina,
KiVa laguntasuna biba! AGUR.




GELAKO LANAK

KAIXO, guk gelako lanak azalduko ditugu:
Ebaluaketa honetan, Txanelan, gorputzeko aparatu desberdinak ikasten hasi gara. Lehenik arnas aparatuarekin nola arnasten dugun eta gas-trukaketa ikasi ditugu. Gero  zirkulazio aparatuarekin jarraitu dugu odolaren osagaiak eta bihotzaren funtzionamenduak ikasi ditugu. Orain iraitz aparatuarekin hasi gara.Hondakinei eta iraizteko moduei buruz asko ikasten ari gara. Gai bukaeran nerbio-sistema landuko dugu: Zentzumenak eta neuronak.