2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

Bost ttikiko iritzi testua.


Hementxe daukazue, lehenengo hiruhilekoan,  Bost Ttikirako idatzi genuen iritzi testua.


IRITZIA

            Gu bosgarren mailako ikasleak gara eta kutsaduraren inguruan hitz egingo dugu.

            Hasteko, hain gustuko ditugun gailetak erosterakoan, babesteko, plastiko eta kartoi gehiegi dutela konturatu gara. Honek guztiak, zabor asko sortzen du eta naturarentzat, oso kaltegarria izan daiteke. Gainera, irteeretara joaten garenean, jendeak, zabor gehiegi eramaten du eta motxilan gorde edo zaborrontzira bota beharrean, lurrera botatzen dituzte.

            Bigarrenik, kotxean gehiegi ibili eta asko kutsatzen dugu, horregatik, anima zaitezte ikastolara oinez, patinetez edo bizikletaz etortzera!

            Bestetik, ez bota zaborrik ibaira!!! Itsasoko animaliak hil daitezkeelako. Natura zaindu egin behar dugu, Amazonaseko zuhaitz gehiegi mozten dira eta horren aurka  gaude.  Horregatik, papera birziklatzen saiatuko gara.

            Olioak ere asko kutsatzen du, erabilitako olioa, arraskatik botatzen dugunean, hodietatik itsasoraino joaten da eta itsasoko animaliei kalte egiten die. Hori ekiditeko, olio erabilia birziklatu egin behar dugu.

            Bukatzeko, bosgarren mailako ikasleok kutsadura gutxiago sortzeko, konponbide hauek pentsatu ditugu:

            -Ahal duzuen guztia berrerabili eta birziklatu.

            -Lanera eta ikastolara oinez, bizikletaz edo patinetez joatea.

            -Arropa txikia gelditzen zaizuenean, beste norbaiti eman edo Caritasera bidali.

            -Ez utzi iturriak irekita, urik ez baduzue behar.

            - Paper gutxiago erabili, eta  esku oihalak erabiltzen saiatu.

            Hauxe da guztia, eskerrik asko eta espero dugu gure gomendioak betetzea.



AITA LARRAMENDI IKASTOLA, 5. MAILA
           
           

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina