2016(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

Pintxo festa




Oporrak baino lehen, Txanelako gaiari amaiera emateko, taldeka pintxo batzuk egin genituen gelan. Lehenik eta behin, osagaiak eta pintxoak nola egin pentsatzen aritu ginen. Ondoren, pintxoak egin eta pintxo festan jan genituen, zein goxoak zeuden!!!

BLUTAK PINTXOA

OSAGAIAK
-5 udare txiki
-Nata pote bat
-2 txokolate tableta
-Txokolatezko Mikado makiltxoak
-3 motatako txokolatezko bolitak



MATERIALA
-Labana
-Zotz txikiak
-Koilara txikia

NOLA EGIN

Lehenik eta behin, udarearen goiko zatia labanarekin moztu . Ondoren, bi zatiak zotzarekin lotu nata jartzeko tokia utziz. Jarraian, bolatxoak ipini tripan botoien antzera. Gero, mikadoak zatitu eta eskuak izango balira bezala jarri. Azkenik, tartean  nata jarri eta  borobil forma eman, apaintzeko txokolatea jar dezakegu lurra izango balitz bezala.


TXANELA PINTXOA


 OSAGAIAK
-Ogi bat
-Sasoiko meloi erdia
-Iberiar urdaiazpikoa
-Koka txikiak




NOLA EGIN

Lehenik moztu ogia 5 zatitan. Jarraian, jarri koka mastaren antzera. Ondoren, urdaiazpikoa eta meloia moztu . Segidan, ogian urdaiazpikoa jarri eta gainean meloia. Bukatzeko, jarri urdaiazpikoa koka gainean bela bat izango balitz bezala.


PINTXOLATE

OSAGAIAK:

-Nozila beltza eta txuria
-Limoizko bizkotxoa
-Erregaliz bat
-Azukrezko perlak
-Gaileta integralak
-Labana


NOLA EGIN:
Lehenik eta behin, hartu bizkotxoa eta edozein zatitan banatu. Ondoren, jarri nozila beltza edo txuria gainetik. Jarraian, gaileta integralak zatitu eta gainean jarri. Segidan, erregaliza zatitu eta gaileten ondoan jarri. Azkenik, azukrezko perlak hartu eta gainean jarri.


                                                 PINASTI

OSAGAIAK:

-Ogia
-Hamburgesa begetala
-Txistorra
-Labana
-Txotxa




NOLA EGIN:
Lehenik eta behin, hartu ogi zati bat eta pintxoaren oinarri bezala erabili. Jarraian, ogiaren gainean, hamburgesa begetala jarri. Geroago,  jarri txistorra hamburgesaren gainean.
Azkenean hartu txotxa eta sartu pintxoan.

  PINTXO APARTA

 
OSAGAIAK
-Ogia
-Gazta
-Nugets
-Urdaiazpikoa




NOLA EGIN
Lehenik eta behin, moztu ogia zati txikietan. Bakoitzaren gainean,jarri gazta lontxa bat eta segidan egin berdina urdaiazpikoarekin. Azkenik zapore gehiago emateko jarri nugets bat. Oso goxoa eta erraza da.
ANIMATU!!
                     
PINTXO NATA 

 
OSAGAIAK
-Madalenaren papera
-Nata
-Madalena
-Gozoki bolak 





NOLA EGIN

Lehenengo, madalena 5 zatitan zatitu. Gero madalenaren paperean sartu. Madalena sartu ondoren, nata bota madalenaren goiko aldean. Azkenik, gozokizko bolak bota. ON EGIN!!!



GAZTA MENDIAN

OSAGAIAK:
                
-Gazta
-Ogia
-Urdaiazpikoa
-Olioa
-Olibak



Nola egin:

Lehenik ogia moztu bokadilo txiki bat eginez. Ondoren, gazta hartu eta lauki txiki batzuk moztu. Gero, gazta moztuta dagoenean  gazta ogiaren gainean jarri. Segidan, urdaiazpikoa  hartu eta kiribildu, eta ondoren, gaztaren gainean jarri. Jarraian, oliba bat makil txiki batean jarri. Azkenik, olio pixka bat bota  pintxoari.
Eta gure errezeta jarraitu baduzu pintxo ederra aterako zaizu.

On egin!


                                          MOLON FLIPANTON




OSAGAIAK:

- Ogia

- Tabasko 2 tanta
- Limoi azal birrindua
- Oliba 1
-Intxaur eta kakahuete mordoxka bat
- Zotza 1


NOLA EGIN:

Hasteko, ogiaren gainean bi tabasko tanta bota behar dira. Ondoren, jarri oliba, ogiaren erdian zotza erabiliz, oliba eusteko. Jarraian, pintxoaren gainean intxaur eta kakahueteak jarri. Gero birrindu limoi pixka bat eta bota pintxora. Azkenean…ON EGIN!!!
TXIKI GUAY


                    
OSAGAIAK:


       
 -Txokolatezko bizkotxoa
-Lakasitoak
-Siropea
-Perlitak

     

NOLA EGIN:

Lehenik bizkotxoa hartu eta zatitu.Ondoren bizkotxoari siropea bota.Azkenik bota lakasitoak eta perlitak. Banderak jarri eta gozatu.


PINTXO MODERNOA

OSAGAIAK:
-Hiru arrautza egosi
-Lata bat atun
-Bote bat mahonesa
-Olibak
-Anakardoak






NOLA EGIN:
Lehenengo, arrautza egosia erditik moztu, gorringoa atera eta gorde. Ondoren, atuna eta mahonesa plater batean jarri eta nahastu. Segituan, goilara batekin platerekoa hartu eta gorringoaren zuloa bete. Orduan, bi oliba, atuna eta mahonesaren gainean jarri eta txotxa bat ipini dena ondo eusteko. Gero, pintxo guztiak plater batean jarri eta jasotako gorringoa eskuekin zati txikietan zatituko duzu. Nahi baduzu apaintzeko aukera izango duzu eta pintxoak izugarriak aterako zaizkizu.


ANIMATU ETA PROBA ITZAZU!











































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina